MUNDU BERRIAREN KARTA
Derek Walcott

euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak
Pamiela, 2006

 

I. Irladiak

 

Esaldi honen akaberan euria hasiko du.

Euriaren ertzean haize-oihala.

 

Ezari-ezarian uharteak itzaliko dira haize-oihalaren begietatik;

eta arraza oso baten itsas portuekiko fedea

lainopean aienatuko da.

 

Engoiti finitu da hamar urteko gerra.

Helenaren adatsa hodei urdina dugu.

Troia hiria, berriz, errauts meta zuri bat

ganduak zipriztindu itsas hegian.

 

Langarra bandatzen ari, harpa baten harien gisara.

Begi lausotuak dituen gizona euria jaso

eta Odisearen lehen lerroa jotzen hasi da.

 

MUNDU BERRIAREN KARTA
Derek Walcott

euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak
Pamiela, 2006