CHE
Derek Walcott

euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak
Pamiela, 2006

 

Bikor ilunez beteriko prentsa-argazki honetan

—Caravaggio-ren argi itsugarriaz doi egina dirudi—

gorpua kandela zurien argipean ari da dirdiran aldare hotzean.

 

—Boliviako indiarren harakin-harri gainean etzanda—

harri begirada, harik eta haren haragi argizarizkoa, gogorturik,

haitzurdin edo zainez hornitu Andeetako burni zuri bilakatu den arte.

Hire beldurrak berak, cabrón horrek, haren zurbiltasuna areagotzen dik.

 

Hire zalantzatik behaztopatu eta amildu zuan, hire barkamenerako

zabor beltzean kiskalita, elur baltsamagarri orotarik urrun.

 

CHE
Derek Walcott

euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak
Pamiela, 2006