EMAKUME NEURRI
Luisa Villalta

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 22. zkia, 1994

 

Zertarako emakume honen arak hain abilki eta egiari hurbilduz

marraztu zituen artistak ez zion hitza ere eman?

Kontura zaite orain Agortaquisen izaera osoa ukanen genuela.

ERINA (K.a. 6. mendean).

 

Tigrearen pare...

Ehizlariak arakatuko lukeen basoihan ausart jenditxuratsu

eraiki arautu zamapalkatu altxatu urtua

nire presakatzen saiatzen da,

garaitopariak dilindatzen dira distantziaren biluztasunean

bizitzaren ahuleziaren gailurretik,

amets auherrez

harritzen doan mundu baten gainetik

bortxa ezineko ernalkuntzaz geldo.

Gerrian lotu meridianoaren antzera eramaten nauen betebeharra

karriketan zehar ezbairik gabe atzeratzen dut

eta jautz dagit.

Raiña Dos Maresko untziaren sokaz orenetarik

sortzen den hamaka bulkatzen dut.

Egia da beldurra zela ate hertsiak zaintzen zituena,

ile-luzezko sugez hantu karamelo-ipuinak zituzten ahotsek

nire urratsei kondatzen erdimin gorri sakonez odolestatu

aztalekilan.

Uteroa lotsaz betetzen zuen tentazionea zen.

Baina joan arau galdu nahi ez ninduen maitearen gisa ireki zitzaidan.

Ihes egin genuen.

Ixiltasunaren azken mugatik,

haizeak zaplastatzen zizkidan musuetarik,

bide esperatuaren buruan ez-izatetik,

altxor zein engainutik eta altxorraren engainutik.

Tigreak tigretasuna ezezagutzen duen eran

Jautzi egin

 

EMAKUME NEURRI
Luisa Villalta

euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 22. zkia, 1994