Luisa Villalta
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 22. zkia, 1994

 

Itzalak elestan hasiak dira, Venus lanputsezti, izenik gabeko zizelak besoak galtzera uzten gaitu.

         Hainbeste denboraren ondotik oraino su-zuriaren txinkak besapeetara datoz, airatze nahikunde eta aingeru muskila, gaineratiko ekaien alde ezpazioak ezeztatzearen erruz itsutzen den soakoa, lurrean lerratuz etengabeko aukerapera jausten diren arpegiak.

         Sexo irentsiaren aurkako urgentziaz lehiatzen den denbora bezala, aulkien zoladuretan inguratzen den enbor txirikordatua da gaua.

         Oinez abiatzeko musuetarik ere auhenak eta garbitasunezko salmoak hautatzen dira frakasoraino eta beti arra-haste.

         Amodioz erorarazten da berokia, amodioz guzia, norberaren jautzirako emazte bilakatzearren, gorputza ezabatuko den aroaren aiduru, munduaren okupazio sakona hausnartzeko.

 

Luisa Villalta
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 22. zkia, 1994