Luisa Villalta
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 22. zkia, 1994

 

Etorkiaz eta egiaz erranezina den

izenaren lelo taigabea bezala,

bere handitasun bakartitik ixiltasunak

zilegitzen dituen hari goxoak gara.

 

Bizitza urt dakion zerbait ekai ustelen

zizare soakoak dira koroak

ibai baten antzera, bai, baina beti

harengan eroriak eta itzultzear.

 

Zure oihuak ausentzian itotzen diren

itzalak ixiltasunaren distirak dira,

ikus ez daitekenean, ez da ezer entzuten.

 

Ahotsak gara, izen guziak ixurtzen diren

ibaian galtzen den istante berean

kantatzen dugun mila ahots desberdin.

 

Luisa Villalta
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz, 22. zkia, 1994