ESCOLA DO SAMBA
Paco Urondo

Escola do Samba
euskaratzailea: Jose Luis Otamendi
armiarma.eus, 2016

 

Aspertu egiten naiz jiraka eta biraka;

dantzan egitea baino nahiago dut eserita egotea

musika entzunez.

 

Zaila da denbora galtzea

edo irabaztea. Zaila da baldarra izatea. Bizitzan aukerak izatea.

Naturaltasunez jokatu behar da, benaz aritu, oso

erotuta egon edota oso erabakia izan.

 

Dantza-lagunaren gorputzak kraska egiten du nire besoan. Maitasunak

sakatua zuen gorputz horixe bera, eta ez dio axola;

fantasia ukaezinekin itsututa dago;

egonezinaren  era berri honekin.

 

Fiorentinoren ahotsa zen, eroriaren ahots absente eta handiosa

oso bortizki entzun beharko nukeena.

 

Ez dakigu entzuten;

gustuko izaten dugu edozer egitea geure burua hondatzekotan,

hain modu perfektuan abestutako tango bat ahaztea.

 

Inork ez du sentitu nahi ezein soinu gorririk,

inork ez du entzun nahi ezagutzen dudan gorputz irazeki hori,

inork ez daki eta denek nahi dute dantza egin ez jakin arren,

nahiz antzerik gabe erori, denborarik gabe.

 

Eta gau guztia emango dugu dantzan auzoko musika honek harrapatuta,

gau guztia tango nahasi hori dantzatuz;

mundu beteko epean limurtuak,

jiraka eta biraka galdutako animaliak bezala.  

 

ESCOLA DO SAMBA
Paco Urondo

Escola do Samba
euskaratzailea: Jose Luis Otamendi
armiarma.eus, 2016