Argazkidun postal honetan...
Shuntaro Tanikawa

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017

 

Argazkidun postal eder honetan ez dut esatekorik.

Hemen nago – hori da dena.

 

Ederrak daude nire kafe izoztua eta marrubi tarta puska.

Labain gurutzatzen du ibai batek hiria.

Nola deituko ote den nabil.

 

Une honetan hemen nago

eta arrazoi horregatik

ez daukat hemen egoteari buruzko ideiarik.

 

Agian erretrospektiban

topatuko ditut hitzak;

baina oraingoz, hemen nago-

hori da dena- soilik hemen.

 

Argazkidun postal honetan...
Shuntaro Tanikawa

euskaratzailea: Iñigo Astiz
armiarma.eus, 2017