LOTARA NOA Lorezko haginak, ihintzezko kofia belarrezko eskuak, zuk, inude fin horrek, aton iezazkidazu lurrezko izarak eta goroldio jorratuzko edredoia. Lotara noa, inude nirea, eratzan nazazu. Jar iezadazu argiontzi bat oheburuan; konstelazio bat; gogoko duzuna; denak dira onak; jaits ezazu apur bat. Laga nazazu bakarrik: kimuak ernetzen dantzuzu... zerutar oin batek goitik kulunkatzen zaitu eta txori batek neurri batzuk jotzen dizkizu ahantz dezazun... Eskerrik asko. Ai, enkargu bat: deitzen badu telefonoz berriro, esaiozu ez ekiteko, alde egin dudala...
LOTARA NOA |