NI ITSAS HONDOAN
Alfonsina Storni

Mundo de siete pozos, 1934
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 58
2015

 

Itsas hondoan

kristalezko etxe bat dago.

Madreporen etorbide

batera ematen du.

Urrezko arrain handi bat

bostetan

agurtzera etortzen zait.

Koralezko

lore sorta gorri bat

ekartzen dit.

Itsasoa baino

ohe urdinxeago batean

lo egiten dut.

Olagarro bat

keinuka ari zait

kristalaren atzetik.

Inguratzen nauen

baso berdean

—din-don... din-dan—

nakar itsas koloreko

sirenak

kulunkan eta kantuan

ari dira.

Eta nire buru gainean

sutan dira, ilunabarrean,

itsasoaren erpin laztuak.

 

NI ITSAS HONDOAN
Alfonsina Storni

Mundo de siete pozos, 1934
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 58
2015