LAZTAN GALDUA
Alfonsina Storni

Languidez, 1920
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 58
2015

 

Atzamarretatik itzuri zait zio gabeko laztana

atzamarretatik itzuri zait... Haizean, igaroan,

noraezean xederik gabe doan laztana,

laztan galdua, nork du jasoko?

Gau honetan erruki mugagabeaz maita nezakeen,

maita nezakeen iristeko era burutzen zuen lehena.

Ez da inor iristen. Hutsik daude bidexka loretsuak.

Laztan galdua, bira... eta bira... ibiliko da.

Gau honetan begietan musu badegizute, bidaiaria,

zizpuru ezti batek abarrak dardarazten baditu,

esku txiki batek atzamarrak estutzen badizkizu

eta hartzen bazaitu eta gero laga, bereganatu eta gero joan.

Esku hori ikusten ez baduzu, ez musu dagien ahoa,

haize hutsa bada musu egiteko ametsaren ehulea,

o, bidaiari, begiak zerua lakoak dituzun horrek,

haizean urturik nagoela, ezagutuko nauzu?

 

LAZTAN GALDUA
Alfonsina Storni

Languidez, 1920
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 58
2015