GIZON TTIKIA
Alfonsina Storni

Irremediablemente, 1919
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 58
2015

 

Gizon ttikia, gizon ttikia,

askatu heure kirrixkileta, hegaz egin nahi dik eta**.

Neu nauk kirrixkileta, gizon ttikia,

utzidak jauzi egiten.

Hire kaiolan egon ninduan, gizon ttikia,

kaiola ematen didaan gizon ttiki hori.

Ttikia zioat ez bainauk ulertzen

ezta ulertuko ere.

 

Neuk ere ez haut ulertzen, baina bitartean

ireki iezadak kaiola, alde egin nahi diat eta;

gizon ttikia, maitatu hindudan ordu erdi,

ez iezadak gehiago eska.

 

GIZON TTIKIA
Alfonsina Storni

Irremediablemente, 1919
euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 58
2015