EZ PENTSATU HORRETAN
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017

 

Ez esan gehiago “bazen behin”

alferrik dun hori gaur...

Ez esan gehiago “bazen behin”

nekatu egingo hau.

Oilarrak urratutako gau-

akaberan joango naun.

Nahiz eta hemendik banoan,

ez pentsatu horretan.

 

Zenbat argi piztu ta zenbat dei…

Ez dira niretzako

Ez piztu nigatik argi horiek;

ilun eroso nagon.

Kasurik ez, hire berbei

bertara lotzeko ahaleginei...

Ez ginen onegiak hizketan:

ez pentsatu horretan.

 

 

Neuri deika denborarik ez gal:

berria litzateke...

Neuri deika denborarik ez gal:

jada ez haut entzunen.

Bidean behera, pentsatzen

ze neska molde ote hintzen:

arima kendu arte bakerik ez...

ez pentsatu mesedez.

 

Ilunpean aurrerantz bakarti

Norabiderik gabe.

Agur gozorik etzan espero,

txarrik erez hala re.

Nahiz samurra etzen gure topa,

axola eztena, ezin gorrota: 

denbora galduaz penatu, zertan?

Ez pentsatu horretan.

 

EZ PENTSATU HORRETAN
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017