GAUR, GAUR, GAUR
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017

 

Denerako (gaur, gaur, gaur)
bada sasoi bat (gaur, gaur, gaur)
sasoi orok bere langintza dauka


Jaiotzeko, (e)ta hiltzeko,
ereiteko, (e)ta biltzeko,
ehizarako, sendatzeko,
barrerako, penatzeko.

Denerako (gaur, gaur, gaur)
bada sasoi bat (gaur, gaur, gaur)
sasoi orok bere langintza dauka


Eraikuntza, suntsiketa,
dantza sasoi, (e)ta hileta,
harriak hartu ta tira, edo itzul... harresira...

Denerako (gaur, gaur, gaur)
bada sasoi bat (gaur, gaur, gaur)
sasoi orok bere langintza dauka


Noiz maitasun, noiz gorroto,
gerrarako, bake asmoz,
besarkadari men edo, bostekorik ere ez.

Denerako (gaur, gaur, gaur)
bada sasoi bat (gaur, gaur, gaur)
sasoi orok bere langintza dauka
Irabazi, (e)ta galtzeko
Tarratatu, (e)ta josteko

Noiz maitasun, noiz gorroto,
bake asmoz, ez da berandu...
Denerako (gaur, gaur, gaur)
bada sasoi bat (gaur, gaur, gaur)
sasoi orok bere langintza dauka

Denerako (gaur, gaur, gaur)
bada sasoi bat (gaur, gaur, gaur)
langintza orok, bere sasoia dauka

 

GAUR, GAUR, GAUR
Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017