ARDOA BAINO HOBE ZENBAIT MUXU DAUDE  

Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017

 

A, a-... rdoa baino hobe,

e, e, zenbait muxu daude...

 

Gaztea zarela, muxu bat da txit,

zer galtzen dudan nik, deus ez dakit:      

hala eman nion neska bati muin,

eta gero, beste bat berriz.   

 

A, a-... rdoa baino hobe,
e, e, zenbait muxu daude...

 

Bikote eztia, ginen aurki,

zorion hau ezin dugu hautsi.

Besotik tira, goxo(ki) deman                   

(e)ta gero (HARK)...  eskua eman.

 

 

 

A(ha)legin, izerdi, eta zenbat lan,
besoz beso (gabiltz), elkarrekilan.
Artasoro/ eta garisail,

bixkiak aurki, ziren nire zain...

 

 

 

Bixki gehi bixki, laster ziren bost,

bikoteekin etxera datoz:

dantza lotuak, zenbat bertute,

bostek / di-da! / Aitondu naute...

 

 

Zahartuta, prest joateko

bizi gara jada oroitzeko.

Batzu(e)tan minez, batzu(e)tan irriz

e-gin-, go nuke / guztia berriz.

 

 

 

ARDOA BAINO HOBE ZENBAIT MUXU DAUDE  

Pete Seeger

Pete Seeger gogoan
Lou Topet
euskaratzailea: Harkaitz Cano
armiarma.eus, 2017