BASARAN PATTARRA
Seamus Heaney

euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak, Pamiela, 2006

 

Orrearen aro garbia

Neguan sartu eta goibeldu zen deblauki.

Basaranen gainean ginebra isuri ondoan

Beirazko ontzi gardena hertsi zuen ongi.

 

Zabaldu bezain fite

Zuhaixkaren baretasun

Samin hautsi berria

usnatu ahal izan nuen

jakitegian barna.

 

Isuri nuelarik

Zorrotza zuen ertza, nabala-ahoa bezain;

Eta Betelgueuse argizagiaren gisa

Izarniatzen zuen.

 

Erre-kedar, beltz-urdin,

Serios eta mikatz,

Basaran distirant eder hauetan

Zeuri egiten dut opa!

 

BASARAN PATTARRA
Seamus Heaney

euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak, Pamiela, 2006