APALTASUN-EGITEA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Garai batean txundigarria zitzaidan

zer erraza zen behia besterik ez izatea.

Aski zen hausnarrean hasi eta urtean behin

txahala egitearekin. Munduaren egiturari eta

honen agerpenei harridurarik gabe

begiratzearekin. Gizentzen utzi eta, otzan,

besteekin batera hiltegira joatearekin.

Egia esan, oso erraza da. Baina zuzen

pentsatzen badugu ez da egundoko

balentria ere… zera… garena izatea.

 

APALTASUN-EGITEA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017