OHARRA DATORRENARI
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Ez egidazu uki ezkerreko besoan. Min

ematen du orbanaren orbanez.

Suizidatzen saiatu nintzela diote,

baina nik ez nuen nahi lo egin besterik,

sakon, luze, zoriontsu den emakumeak

egiten duen bezala.

 

OHARRA DATORRENARI
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017