XAKEA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Lagunak ginelako, eta tarteka, elkar maite genuelako;

behartzen gintuzten interesei 

bestelakoren bat  eransteko,

adimen-jokoetan hastea erabaki genuen.

 

Bion artean jarri genuen taula:

berdintasuna piezetan, balioetan,

mugitzeko aukeretan.

 

Arauak ikasi eta beteko genituela agindu

genion elkarri. Hala hasi zen partida.

 

Eta hona hemen non gauden mende beteren buruan,

su eta herio hausnar eta hausnar

nola eman azken atzaparkada

bestea aitzakiarik gabe eta behin eta betiko txikitzeko. 

 

XAKEA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017