DESAMODIOA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Kristalaren bestaldetik  begiratzen den bezala ikusi ninduen

edo airearen

edo ezerezaren bestaldetik.

 

Eta orduantxe jabetu nintzen: ez nengoen han

ezta beste inon ere

ez nintzen inoiz izan ez nintzen inoiz izango.

 

Eta salerian hiltzen den hori izan nintzen,

inork ezagutu gabe hobi komunera

botatzen duten horixe.

 

DESAMODIOA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017