ZAPALTZEN DUDAN LUR HAU
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Zapaltzen dudan lur hau

nire hildakoen izara maitea da.

Hemen, hemen bizi izan ziren,

eta nik bezala, zioten:

Nire bihotza ez da nire bihotza,

suaren etxea da.  

Eta moxal suhar bat bezala jaurtitzen

zuten odola haginka egin ziezaion haizeari,

eta zuhaitz baten inguruan  egiten zuten

dantza, eta ardo sendo eta betiereko

baten moduko kantuak edaten.

 

Orain ni nago hemen. Inork ez nazala

heldu berri baten moduan agurtu.

Horrela banabil, baldar, haztaka

nabilelako da, ezagutzen ari naizelako.

Ez daramat esku artean txingar pixka bat

eta erretzeko egun bat besterik.

Alaitu! Dantza gaitezen!

Lagunok, hemen zin egin nahi dut:

udaberria bezala, berriro itzuliko gara.

 

ZAPALTZEN DUDAN LUR HAU
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017