ROQUE DALTON
1935-1975

 

 

Idazle salvadortarra, bere herrialdean ez ezik, Mexikon eta Txileko Zuzenbide Fakultatean ere ikasketak egin zituen. 1956an El Salvadorko Unibertsitateko Literatur Zirkulua sortu zuen Otto Rene Castillo erbesteratutako poeta guatemalarrarekin batera, eta beste hainbat idazle salvadortar batu zitzaizkien ekimen honetara: Manlio Argueta, Jose Roberto Cea eta Tirso Canales.

   1957an Moskun egin zen Bakearen eta Adiskidantzaren Gazte eta Ikasleen Jaialdian parte hartu zuen, eta han ezagutu gerora bere heziketa humano eta literarioan garrantzia izan zuten hainbat intelektual: Carlos Fonseca iraultzaile nikaraguarra, FSLNren sortzaile izandakoa, Miguel Angel Asturias idazle guatemalarra, Juan Gelman poeta argentinarra eta Nazim Hikmet poeta turkiarra.

   Alderdi Komunistako kide, 1960an kartzelatu zuten eta heriotza zigorra ezarri, baina epaia ez zen bete Jose Maria Lemus diktadorea egun batzuk lehenago bota zutelako agintetik. Atzera espetxeratua, erbestea ere ezagutu zuen: Mexiko, Txekoslovakia eta Kuban bizi izan zen.

   ERP gerrillako kide zela El Salvadorrera sasian sartua, bere kideek hil zuten 1975eko maiatzaren 10ean. Amerikako Estatu Batuetako informazio zerbitzuentzat lanean ari zela leporatu zioten, eta baita Kubako informazio zerbitzuentzat lanean jardun izana ere. Urteak geroago gezurtatu egin zituzten salaketa haiek.

   Daltonen  poesiak bere herriak bizi duen egoera sozial eta politikoa salatzen den.

 

Bibliografia:

Vengo desde la URSS amaneciendo (1957)

Mía junto a los pájaros (1958)

La ventana en el rostro (1961)

El mar (1962)

El turno del ofendido (Mexiko, 1964)

Miguel Mármol (Costa Rica, 1972)

Pobrecito poeta que era yo... (Costa Rica, 1975)

Monografía sobre El Salvador (La Habana, 1963)

Taberna y otros lugares (Premio Casa de las Américas, 1969)

¿Revolución en la revolución? y la crítica de derecha (1970)

Poemas clandestinos (El Salvador, 1975)

Historias prohibidas del pulgarcito (Mexiko, 1975)

Un libro rojo para Lenin (Managua, 1982)

 

ROQUE DALTON
1935-1975