|
PRESO NAUKATE Preso naukate, kamarada, orain hemeretzi egundanik. Burdin gori azidoez larrosa iluna, euren aberriaren bihotza, urratzen duten horietxek hartu zuten ene askatasuna objektu single baten gisan eta gorrotoz, ziegazainez eta harresiz inguratu ninduten eta kendu airearen bihurriak, izarrak, kaleak, neskatoen begiak, latitude hauetako euri frangoa gure larruazala bilatzen duena sua kausituz.
Eta hemen naukazu, bere gogoz kontra asesino gizajoarekin batera, lapur eta estupradore eta erratuarekin batera, gure eguneroko irain eta lohia konpartitzen aldarrikapen amankomunean hatsa elkar nahasiz ziega hauen atzean, hegal mindu enara nekatuak bezalako egunen joan etorriak ikusmira, edozergatik akusatuta esperantza maitatu eta bizitza defendatzeagatik.
PRESO NAUKATE |