|
ALBISTE TXARRAK EGUNKARI PUSKA BATEAN Gaur lagunak hiltzen direlarik euren izenak bakarrik dira akabatzen.
Putzu bortitz honetatik nola gura ukan harantzago heldu ahal izatea tipografiak baino, distirazko belzgune fin memoria intimoetarainoko gezi.
Kartzeletatik ate bizi denak bakarrik ondra ditzake gorpuak, sendatu euren hildakoengandiko oinazeak, atzazal eta malkoz marraskatu hilarriak.
Presoek ez; xistu baino ez dagigu oihartzunak mutu dezan albistea.
ALBISTE TXARRAK EGUNKARI PUSKA BATEAN |