KAIOLA Kanpoan eguzkia dago. Eguzki bat baino ez da baina gizonek begiratzen dute eta gero kantuan hasten dira. Nik badakit aingeruaren melodia eta azken haizearen sermoi beroa. Badakit oihukatzen egunsentia arte heriotza nire itzalean pausatzen denean biluzik. Nik neure izenaren azpian egiten dut negar. Nik zapiak astintzen ditut gauean eta errealitate egarri diren ontziak nirekin dantzatzen dira. Nik iltzeak ezkutatzen ditut neure amets gaixoez trufatzeko. Kanpoan eguzkia dago. Ni errautsez janzten naiz.
KAIOLA |