AMA
Padraig Mac Piarais

The Mother, 1915
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Ez diet arrangurarik, ene Jainkoa, ez diet arrangurarik:

kausa lorios baten odolezko protestan

indarrak apurturik hiltzeko ikusi nituen etxetik alde egiten

nire bi seme sendoak, eta beste hainbat.

Herriak ahotan hartzen ditu

belaunaldiz belaunaldi edukiko ditu gogoan

eta martiri izendatuko.

Baina nik ama-izen apalez hartzen ditut ahotan

gau luzeetan

etxeko sua itzali zenez geroztik.

Ene Jainkoa, gogorra zara amokin:

sufritu egiten dugu haurrak sortzen eta hazten.

Ez diet arrangurarik, unatua naiz, unatua naiz

malurraren handiaz, eta hala ere hona nire poza:

leialak ziren nire semeak, eta borroka egin zuten.

 

AMA
Padraig Mac Piarais

The Mother, 1915
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016