O, BURU MAITEA
Padraig Mac Piarais

O lovely head (A Chinn Aluinn), 1914
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

O, buru maitea nik maite andrarena

zu zaitut gomutan gauaren erdian

baina errealitatea dakar egun argiak.

Zu zaitu gauez har iharrak jatena.

 

Ahots maitea, apala eta ederra zinez

egiazki entzun zaitut bart ametsetan

edo egiazki torturatzen nau garunak?

Oinaze neurea, hilobiak ahotsik ez?

 

O, BURU MAITEA
Padraig Mac Piarais

O lovely head (A Chinn Aluinn), 1914
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016