EZ DUT URRERIK IRABAZI
Padraig Mac Piarais

I have not garnered gold (Nior cruinniodh liomsa ór), 1914
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Ez dut urrerik irabazi

ospea iragankorra egiten zait

bizitza ihartu didan oinazea

baizik ez daukat maitasunean.

 

Aberastasunik, ondasunik

ez dut utziko hiltzen naizenean

(hala ere aski dela uste dut, Jauna)

nire izena baizik ez haurraren bihotzean.

 

EZ DUT URRERIK IRABAZI
Padraig Mac Piarais

I have not garnered gold (Nior cruinniodh liomsa ór), 1914
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016