ZERGATIK TORTURATZEN NAUZUE?
Padraig Mac Piarais

Why Do Ye Torture Me? (Cad Chuige Dhíbh Dom Chiapadh), 1914
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Zergatik torturatzen nauzue, o bihotz desirak,

torturatzen eta sufriarazten gau eta egun?

Orein dohakabea muinoan ehizatu bezala nire ehizan,

arras akitutako orein dohakabea naiz, zakurrak ondotik.

Oinaze honek ez dauka sendagarririk muinoen bakardadean

ikara ematekoak dira ehiztarien garrasiak

etenik gabe jazartzen zaizkit neure desioen garrasiak.

O hagin zorrotzeko zakurrok, luzea dela zuen lasterka!

Bizirik naizela ezin bete nire desioak

atzo desiratzen nuena asetzeko ez dago asegarririk

eta zakurra gosehanditua da urrikalgaitza da.

Ez dut inoiz lo hartuko hilobian lo hartu arte.

 

ZERGATIK TORTURATZEN NAUZUE?
Padraig Mac Piarais

Why Do Ye Torture Me? (Cad Chuige Dhíbh Dom Chiapadh), 1914
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016