HIRUGARREN POEMA MOTZEGIA
Cosmin Perta

Al treilea poem mult prea scurt
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Zu, Sulamita, hil-jantziz bildua zaude

Eta nire haginekin eranzten zaitut,

Zu, Sulamita, marihuana usain gozoz jantzia

Nire eskuekin desloratzen zaitut.

 

Negua joan da, Sulamita,

Hemendik aurrera bedeinkapen bat bezala masusta lore gorriak agertuko dira,

Masusta gorriak alfonbra bat zure oinetan,

Hemendik aurrera, Sulamita, udaberriak

Belarrien gainetik erakutsiko du bere burua

Eta mingainean kokatuko da,

Eta hemendik aurrera, Sulamita,

Txori erresinolen ahotsarekin bakarrik,

Arrainen ahotsarekin bakarrik,

Hitz eginen dute gure mingainek.

 

HIRUGARREN POEMA MOTZEGIA
Cosmin Perta

Al treilea poem mult prea scurt
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015