ERRATEKO POEMA
Cosmin Perta

Poem de spus
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Desorekak inguratzen gaitu.

Gizon ona naiz, nire onena egiten dut,

gehiago egin nahiko nukeen arren.

Askotan nire sabelak poema sakonak errezitatzen ditu

hitzez hitz errepikatzen ditudanak, nire bihotzaren ausentzian.

 

Ginsberg naiz, Maiakovski naiz, Ferlinghetti, Petrarca,

Trakl, Celan, sinesten dudan horretaz idatzi duten horiek guztiak naiz.

Gherasim Luca naiz, Villon, Sanguinetti, Passolini, Lorca, O´Hara,

Gottfried Benn naiz, David eta Mazilescu, idatzi dudanei buruzkoa naiz.

 

Ez naiz inor eta ez-inor hori da nire izen erdia, zoriontasun ketu batek bizi

eta inguratzen nau,

ez naiz zure laguna, ez zaitut ezagutzen,

zoriontasun ketu batek bizi eta inguratzen nau,

nire pentsamenduek nekatu egiten naute,

 

Harrak nire bihotza

nire hanketatik gora biltzen du.

Ezin naiz izan.

 

ERRATEKO POEMA
Cosmin Perta

Poem de spus
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015