AUHENA
Cosmin Perta

Jelanie
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Nire bizitza, familia eta bakardadearen artean larri dabil,

munduratzear dagoen nire alaba ederraren eta nire liburuen artean,

joandako egunen eta uhal batekin bilduta dauden nire begien artean,

urkatutako gizon itsua bezala,

eta ordenagailu aurrean emandako gauak,

edo, birtualki konputagailuan, birus gazte bat bezala zalantzati ,

familia eta bakardadearen artean, bizitza eta heriotzaren artean,

naizen bezalakoa eta izan behar nintzatekeenaren artean.

 

Utzi nire pena eta baldarkeria, nire arrangura eta auhena

bilatu barkamena, kezko gizon bat besterik ez naiz,

une honetan ebakitako berbekin betea,

gizon bakarti bat estutasunean

familia eta bakardadearen artean, harakinak banatzen duen lez

okela samurra haritsutik,

ari naiz banatzen

gordin, okela gorria eguzkipean etzan den moretik.

 

AUHENA
Cosmin Perta

Jelanie
euskaratzailea: Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015