AUHENA
Cosmin Perta

Jelanie
euskaratzailea:Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015

 

Min, dio berak eta ni mintzen naiz.

Harbide antzu zuritik oinez doa.

Bera baino bi pauso aurrerago ni.

Gure inguruan… basoa baino ez, baso lehorra eta eguzkia zeru-goienean.

Oinak herrestan daramatzagu, harriak urrats bakoitza durundatzen.

 

Mina, mina eta bere besoak hezurren gisa zerurantz luzatuta.

 

Harbide pitzatu hautsian zehar oinez ni.

Bere oinak herrestan bi pausu atzerago.

Kanpoan eguzkia bero sugarrak egarritzen gaitu.

Gure inguruan… amaitzerik ez dirudien basoa.

 

Mina, eta bere sabela aieneekin puzten belaontzi baten gisa.

 

Oinez doa harbide pitzatu eta mortuan zehar.

Ni gertu, bi pausu aurrerago.

Eguzkia gure arropa eta azalak blaitzen, elkar urtzen.

Gure inguruan… baso amaiezin bat besterik ez.

 

AUHENA
Cosmin Perta

Jelanie
euskaratzailea:Leire Bilbao
armiarma.eus, 2015