Gustavo Pereira
sarrera

armiarma.eus, 2013

 

     Venezuelako poeta ezagunenetako bat da Gustavo Pereira (Margarita Uhartea, 1940). Hasi berritan Simbolo (1958) talde poetikoko kidea eta Trópico Uno aldizkariaren fundatzailea izan zen: jardun literarioa eta militantzia politikoa banaezinak dira beretzat.

     Hogeitik gora poesia liburu ditu argitaratuak: El libro de los somaris (1974), Vivir contra morir (1988), Escrito de salvaje (1993), Sentimentario (2004)... Pereiraren iturri poetikoak askotarikoak dira: gai aldetik identitatea eta maitasuna nagusi samar ageri dira, baina horiek lantzeko tradizio eta estilo anitzak baliatzen ditu, indigenenak bezala kolonizatzaileenak, eta baita mundu zabaleko beste zenbait ere. Idazkera doi eta zorrotzekoa, kezka zibilaren itzala oso nabaria da bere lanean.

     Hona euskaraturik ekarritako 12 poemak Sobre salvajes (2007), Norberto Codinak atondutako antologiatik hartu ditu Jose Luis Otamendik.

 

Gustavo Pereira
sarrera

armiarma.eus, 2013