|
KLAR ETA HUTSIK... Klar eta hutsik iragaiten ditun goizak. Hala zabaltzen zitunan behiala hire begiak. Luze zihoanan goiza, higiezinezko argi-zirimola bailitzan. Isilik. Isilik heu ere, bizirik. Gauzak hire begien azpian bizi zitunan (penarik ez, sukarrik ez, itzalik ez) nola itsaso garbi bat goiz alba sortu berrian.
Hi haizen tokian, ene argi hori, goiza dun. Hen haiz bizitza eta gauzak. Hire baitan hartzen genuen hats atzarririk oraino gure baitan dirauen zeruaren azpian. Penarik ez, sukarrik ez orduan, ez eta egun jendetsu eta ezberdinaren itzal pisu hau ere. Oi argi, urrutiko klartasun horrek, hats-hanturan, helaraz iezazkigun hire begi klar higiezinak. Ilun eta goibela hire begietako argi gaberik iragaiten den goiza.
KLAR ETA HUTSIK... |