HERIOTZA ETORRIKO DA ETA ZURE BEGIAK UKANEN DITU
Cesare Pavese

1950-03-22
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz-11, 1986

 

Heriotza etorriko da eta zure begiak ukanen ditu

— goizetik arrats gure laguna den heriotz hori,

pausarik gabe, elkor, damu zaharrak edo bizio traketsak

bezala. Zure begiak debaldezko hitzak izanen dira,

oihu erreprimituak, isiltasuna.

Mirailan begiratzen zarenean, halatan ikusten

dituzu, goizean, bakarrik. O esperantz kuttuna,

egun hartan, bizitza eta hutsa zarela jakingo dugu

guk ere.

 

Heriotzak sohako bat badu guzientzat.

Heriotza etorriko da eta zure begiak ukanen ditu.

Bizio baten uztea bezala gertatuko da,

mirailan arpegi hila mirestea bezala,

ezpain hertsiak entzutea bezala.

 

HERIOTZA ETORRIKO DA ETA ZURE BEGIAK UKANEN DITU
Cesare Pavese

1950-03-22
euskaratzailea: Itxaro Borda
Maiatz-11, 1986