LO PASATZEN DUZU GAUA
Cesare Pavese

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak
Pamiela, 1985

 

Gauak ere zure antza du,

Mututurik negar egiten duen gau

Hurrinak, bihotz sakonaren barruan,

Eta izarrak nekaturik iragaiten dira.

Masaila batek ukitzen du beste bat-

Ikara hotz bat da, norbait

Zure baitan mogitzen da eta erregutzen dizu,

Bakarrik, zure baitan galdurik,

zure kalenturan.

 

Gauak sofritzen du eta egunsentia igurikatzen,

Aztoratzen zaren bihotz gaixoa.

Oi, aurpegi sekretua, larritasun beltza,

Izarrak mintzen dituen kalentura,

Badago norbait, zu bezala, egunsentia igurikatzen,

Zure aurpegia isiltasunean begira.

Gauaren azpian etzunik zaude

Ortzemuga zarratu hil baten antzera.

Aztoratzen zaren bihotz gaisoa,

Egun hurrin batetan

egunsenti izan zinen.

 

LO PASATZEN DUZU GAUA
Cesare Pavese

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak
Pamiela, 1985