GENTE SPAESATA (GIZON SUTRAIGABEAK)
Cesare Pavese

1933
euskaratzailea: Txema Larrea
Xaguxarra-1, 1980

 

Itsaso sobera. Iadanik aski ikusia

                                        itsasoa

Arratsez, hedatzen ari denean ura, koloregabe,

eta ezerezean zabal, lagunak begira ari

eta nik so adiskideari, eta artean ez du inork

                                                         hitzik

Gauaz, hostatu bateko zokoan azkenduz

ketan bakartuak, eta edaten dugu. Ene lagunak

                                                   ametsak ditu

(—aspergarri xamar itsas-zuzmur ondoko ametsak—)

non-eta uta muinoen miraila besterik ez da, uharte batetik bestera,

botana eta basalorez zipriztinduak

Hola da bere arnoa. Untzian begiztatzen da,

muino ferdeak goratzen itsas-lauaren gainean.

Laket zaizkit muinoak; eta uzten dut itsasoaz

                                                   solasta dakidala

horren gardena baita horren urak ere

                               erakusten dituela

Muinoak xoilik ikusten ditut eta beren hegien lerro seguruaz

betetzen didate lur eta zerua, urrun edo hurbilak.

Solament eneak dira direla malkar, mahastien hozkadurez

lur kixkalia leher erazten. Adiskideak onartzen ditu

eta lote eta basa fruituez beztitu

                                     nahi ditu

Ez da behar:

                   ene amets latzei sobera zaie irrifarrea

Bihar goizean abiatzen bagara

muino haietara, mahastietan kausi genezake

neskatxa beltxaran bat, iguzkiz belztua.

eta solasean hasita, bere mahats apur baten jatea.

 

GENTE SPAESATA (GIZON SUTRAIGABEAK)
Cesare Pavese

1933
euskaratzailea: Txema Larrea
Xaguxarra-1, 1980