TRAIZIO GORENA
Jose Emilio Pacheco

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2014

 

Ez dut nire aberria maite.

Oraezina da

haren distira abstraktua.

Baina (gaizki ematen duen arren)

bizitza emango nuke

hango hamar tokigatik,

hainbat jende,

portuak, pinu basoak,

gotorlekuak,

hiri desegin,

gris, munstro bat,

zenbait figura historiko,

mendiak

—eta hiru edo lau ibaigatik.

 

TRAIZIO GORENA
Jose Emilio Pacheco

euskaratzailea: Mikel Elorza
armiarma.eus, 2014