TRADUTTORE, TRADITORE
Jose Emilio Pacheco

euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak, Pamiela, 2006

 

Jerónimo de Aguilar eta Gonzalo Guerrero

naufragoek

Mafia hizkuntza ikasi zuten

eta jende harekin bizi izan ziren luzaz.

Gonzalok

bertako emazterik ukan zuen eta seme-alabak hazi

Jeronimok

haragizko ukitze orori muzin eginik

arrosarioa otoizten ohi zuen

tentazioei ihes egitearren

mistizismoaren suak kiskaliriko

aszeta bat baizik ez zen izan

 

Cortés heldu eta naufragoen berri jakin zuen.

Gonzalok

Espainiari uko eginda

maia baten gisara

egin zuen borroka maiekin batera

Jeronimok

inbasoreekin bat egin zuen

hizkuntza zekienez

Malintxek eta berak

elkar aditu zuten

(beronek ere maia egiten baitzuen eta Mexikoko mintzoa).

 

Itzultzaile hauei zor diegu,

hein handi batean bederen, mestizaia

konkista eta kolonizatzea.

hala nola Mexiko deritzan

nahaste-borraste hau

baita indigena zale eta hispanisten arteko

guduka ere.

 

TRADUTTORE, TRADITORE
Jose Emilio Pacheco

euskaratzailea: Luigi Anselmi
Bertzerenak, Pamiela, 2006