ASIERAN
Blas de Otero

En el principio
euskaratzailea: Sabin Muniategi
Zer, 68 - 1983

 

Galdu badot bizia, denporea, jaurtigi

neban dan-dana, eraztun bat lez, uretara;

galdu egin ba-dot ahotsa sasi artetan,

hitza gelditzen yat.

 

Jasan badot egarria, gosea, neurea

zan dana gertatu zan ezerez hutsa zala,

itzalak moztu izanda-dodaz ixilean,

hitza gelditzen yat.

 

Ezpainak be zabaldu badodaz ikusteko

nire aberrian arpegi garbi eta garratza,

ezpanak zabaldu badodaz ixilean,

hitza gelditzen yat.

 

ASIERAN
Blas de Otero

En el principio
euskaratzailea: Sabin Muniategi
Zer, 68 - 1983