GAINEAN? GORAGO!
Blas de Otero

Termina? Nace?
1949
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Baliteke denok jakinaren gainean egotea.

Baliteke hauxe izatea hain zuzen

gainean egotearen zama.

Baliteke hemen bertan amaitzea

gure lana.

Baliteke ikasi berriak izatea

baliteke lehenago jakin ez izana,

baliteke,

eta baliteke jakitez okertu izana.

 

Inork ez.

 

Ez ote daki inork,

hemen ez ote da dakienik inor?

 

Baliteke geriza bat izatea,

horko hori zuhaitz batzuk

eta gainerako guztia

eta gainerako guztia izan liteke

jakinaren azpia.

 

Emadazue eskua, otoi,

emadazue eskua.

 

Ama.

Eman.

 

Baliteke nire jakin beharra gorago egotea,

gainago.

 

GAINEAN? GORAGO!
Blas de Otero

Termina? Nace?
1949
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016