Sarrera labur bat
Exkerraren zain

Clifford Odets

 

    Clifford Odets antzerkigile ipar amerikarrak 1935eko urtarrilaren 5ean New Yorkeko Civic Repertory Theatre areto zaharrean estreinatutako obra bat da Waiting for Lefty. New Yorkeko taxilariek 1934ko otsailean egindako grebak ditu oinarri. Izenburuak Lefty Costello pertsonaiari egiten dio erreferentzia eta, antzezlanean oholtzara agertu ere egingo ez den arren, grebaren ikur bilakatuko da.

    Waiting for Lefty Group Theatre taldeak jokatu zuen Sanford Meisner-en zuzendaritzapean. Arrakasta izan zuenez, urte hartan bertan Clifford Odetsek beste bi obra taularatu zituen talde berarekin, biak Harold Clurman-ek zuzenduak: Awake and Sing! eta Paradise Lost. Hurrengo urtean, 1936an, Paul Green eta Kurt Weill-en artean sortutako Johnny Johnson musikala egin zuen Group Theatre taldeak, Lee Strasberg-ek zuzendurik.

    Exkerraren zain Koldo Izagirrek euskaratu zuen 1998an, Joserra Fachadok gidaturik Donostiako Gasteszenan jokatzeko. Orduan aktore izan ziren, besteak beste: Asier Sota, Beñat Mendizabal, Jorge Martin, Aintzane Gamiz, Iñaki Iriarte, Aiora Auzmendi...

 

Sarrera labur bat
Exkerraren zain

Clifford Odets