KOLOREAK
Shyamal

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

Beltza da injustiziaren eta bidegabekeriaren kolorea

urdina bakearena

gorria, su erregarria bezain gorri, aldaketa eta iraultzarena.

sakrifizioarena horia da.

 

Baina herri honetako herritar inozoek

ez dute koloreen mintzaira ulertzen.

Ez behar bezala.

Hiri beltz honen kolore horiaren azpian mintzo direla

bakearen putzu handian

murgiltzen dira herritarrak.

 

Baina zer esan lezakete

beren bizitzaren koloreaz?

beren gosearen koloreaz?

kaosaren eta bidegabekeriaren koloreaz hemen?

 

KOLOREAK
Shyamal

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015