HARREMAN ILIZITOAK
Banira Giri

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015

 

Utz ezazue izan dadila Hamlet

izan edo ez izan

dileman gatibu dudan semea

dudamuda eta nahasmendu arteko

 

Utz iezaiozue potasio zianuroan bustitzen

zoritxarraren harrian zorroztutako ezpata

nire zintzurra ebaki baino lehen

auhenka eta dardaraka hiltzen ikus nazan

zeren, aitor dut, emagaldu bat izan behar baitut

harreman ilizitoak izateko adin honetan

harreman ilizitoak izateko adin honetan.

 

HARREMAN ILIZITOAK
Banira Giri

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2015