Espainia bihotzean
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013

 

bToledoko edo Granadako

nire arbaso sefardiek

nomaden bidea zuten hartu

nomaden bidea zuten hartu

 

Espainia nire gitarraren bihotzean

Asturiasetik Gibraltarreraino

Espainia nire oroimenaren hondoan

Galiziatik Balearretaraino

 

Ene arreba latino eta afrikarra

Ene arreba mediterraneotarra

odol bera dabil gure zainetan

odol bera dabil gure zainetan

 

Espainia nire gitarraren bihotzean

Asturiasetik Gibraltarreraino

Espainia nire oroimenaren hondoan

Galiziatik Balearretaraino

 

Nire bi mila urteko oroitzapenak

hautsetarik sortzen diren

lurralde ezezagun eta etxekoa

lurralde ezezagun eta etxekoa

 

Espainia nire gitarraren bihotzean

Asturiasetik Gibraltarreraino

Espainia nire oroimenaren hondoan

Galiziatik Balearretaraino

 

Inperiorik gabeko enperatriza

Pasionaria, santua eta martiria,

hiltzez eta bizitzez hordi

hiltzez eta bizitzez hordi

 

Espainia nire gitarraren bihotzean

Asturiasetik Gibraltarreraino

Espainia nire oroimenaren hondoan

Galiziatik Balearretaraino

 

                    L’Espagne au cœur, 1986

 

Espainia bihotzean
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013