Gizon txipia eta gizon handia
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013

 

Gizon txipiak

uniformea zeraman

eta zapata zireztatuak

 

Gizon handia zango hutsik zihoan

 

Gizon txipiak

fusil baten ipurdia

atxikitzen zuen eskuetan

 

Gizon handia esku hutsik zihoan

 

Gizon txipiak

zakuan zeramatzan

berak hildako txoriak

 

Gizon handiak fruituak biltzen zituen

 

Gizon txipia

xuxen trazatutako

asfalto gainean zebilen

 

Gizon handia larreetan barrena ibiltzen zen

 

Jarraitzen ahal zuten elkar ezagutu gabe

baina hara non topo egin zuten biek halako batez.

 

Gizon txipia ikaratu egin zen

eta fusila armatu zuen.

 

Gizon handiak eskua luzatu zion barre eginik.

 

Eta tiro batek irten zuen.

 

                    Le petit homme et le grand homme, 1979

 

Gizon txipia eta gizon handia
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013