Sarah
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013

 

Nire ohean den andrak

ez du uste hogei urte

betondoak ondo ubel

bai tamalez maitalanez

ezpain ertzak ozpin kutsuz

usuz trakets hartu musuz

azalmintza mintsu zurbil

malur elur du iduri.


Nire ohean den andrak

ez du uste hogei urte

bularrak huts eman hutsez

grina sutu ezin dute

soina baldan laztan hotzez

maiteorde izan ordain

bizkarra doi dakar zuzen

zenbait oroi gaur haren gain


Nire ohean den andrak

ez du uste hogei urte

kasu eman, neurea da

erne gero, ez dut merke

gauak gaitu biok batzen

esku-gorputz zait eskaintzen

malkoz ele zauriz bete  

bihotz horrek nau indartzen

 

                              Sarah, 1974

 

Sarah
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013