Ikusia naiz errege zarpailik
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013

 

Arrosak usaindu ditut belar gaiztoen erdian

eta haizearen laztana hartu dut aurpegian.

 

Ibai bare baten eta oihan birjin baten seme

zuhaitz alderrai noa bazterrik bazter

han edo hemen ostatu inoiz hartu gabe.

 

Nire beldurraz nire ahalkeaz nire egarriaz nire goseaz

konturik emateke ibili naiz lurrean barrena

ez gero pentsa emanen dudanik gau honetan.

 

Zuretzat ene laguna, ene absentzia mingarria

ahanztura urruntzeko dut zuretzat kantatzen

berriz hartu baino lehen neure bide nagia.

 

Ikusia naiz errege zarpailik eta eskeko ederrik

arrosak usaindu ditut belar gaiztoen erdian

eta haizearen laztana hartu dut aurpegian.

 

                                J’ai vu des rois serviles, 1971

 

Ikusia naiz errege zarpailik
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013