Irudiak Badoan Paris hori...
Ezagutzen duzu Paris gaua, Paris kantaria, argiz zaituena zipriztintzen.
Ezagutzen duzu Paris gosea, espaloi gainean edo zubi azpian hiltzen den Paris.
Ezagutzen duzu Paris eguna, zure beharrari ez ikusia egiten dion Paris.
Badoa presaka, ongi dakizu, Paris dirua eta aferak Eta zu azpian.
Ezagutzen duzu Paris pipazalea, kedarrez estaliriko tximiniak, Paris nekatua.
Ezagutzen duzu Paris gaua, presondegian, isilean eta hotzean.
Ezagutzen dituzu azkenik gabeko egunak, etorkizunik ez duten egun bereziak, etsipengarriak.
Ezagutzen duzu irri egiten dizun ura, erakarri egiten zaituzten promesez betea bere irrian.
Ezagutzen duzu Paris erahila, Paris odolekoa, Paris garrasia.
Ezagutzen duzu Paris ametsa, Paris amodiozko hitzen esale, Paris maitale.
Ezagutzen duzu badoan Paris hori...
Images, 1970
Irudiak |