Nire bakartasuna
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013

 

Sarritan hartu baitut lo

bakartasuna lagun

aspaldi egin naiz bere

gozoaren behardun

 

Hara eta hona jarraitzen nau

zintzo eta leialik

munduz mundu ondoan beti

horrelako itzalik

 

Ez, ez nago bakarrik

bakartasunarekin

 

Berak behar du ohean

leku osoa beti

gauak oro gara egoten

luzaro begiz begi

 

Elkarrenganako zer hau

noiz artekoa ote

iraun egin edo moztu

nola ote dut nik hobe?


Ez, ez nago bakarrik

bakartasunarekin

Zenbat malko isuri dudan

hanbat diot ikasi,

bizkar eman izan arren

ez zait zaratan hasi.

 

Beste amoranteren bat

inoiz edo banekar

bakarrak eginen luke

ni hildakoan negar

 

Ez, ez nago bakarrik

bakartasunarekin

Ez, ez nago bakarrik

bakartasunarekin

 

 

            Ma solitude, 1969

 

Nire bakartasuna
Georges Moustaki

euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2013